XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERRIAREN OTOITZA (ikus 30 or.). MEZA erdirako: Meza berritzean, Elizak gogoratzen digu Jesukristok eriotzeraño egin zula bere Aitaren naia.Eskatu laguntza, gugan Jainkoak ditun asmoak argi ezagutuz, naiz eta eriotzeraño eraman asmo oiek, kemen osoaz betetzeko.
JAUNARTU aurretik: Jauna artuz, Kristoren luzapen egiten gera; bere bizia zabaldu bear degu gure inguruan. JAUNARTU ONDOREN: Eskatu zagun eukaristi onen bitartez gure bizitzako akatsak izkutatu ditezela, eta Jaunak eraman gaitzala bere bideetan. Bukaerako: Bataioan, Jainko errian sartu giñan; Kristau sendia sendotu genuen.Eukaristiaren bitartez gure batasuna agertzen degu.
Beti batuak iraun dezagula, gure arnariak ugariak ditezen.